TRINKETE BORDA: Benetako euskal sukaldaritza, tradizioz eta lasaitasunez inguratua
Baserrien artean, baina Irungo zentrotik metro gutxira, Trinkete Borda Erretegiak askotariko platerak eskaintzen dizkie bezeroei, sasoian sasoikoak betiere; inguru lasai eta abegikorra denez, etxeko giroa da nagusi.
XVIII. mendeko baserri batean kokaturik, 50 urte baino gehiago dira Trinkete Borda erretegia Aranburu familiarena dela. 1989an goitik behera zaharberritu eta 20 urte baino gehiagoan ez dio handitzeari utzi, bezeroetan ez ezik, baita aitorpen gastronomikoetan ere.
Trinkete Borda Erretegiak bertan 1959ean fundatu zen trinketeari zor dio izena. Trinketeak baditu bere aldagelak, eta bezeroak euskal pilota partiduak ikusi ahal izango ditu, bai eta jokatu eta kirol honetaz gozatu ere, nahi izanez gero. Izan ere, gosea pizteko hoberik ez da, partidu on bat jokatzea baino, gero jangelara pasa eta jakirik goxoenak ahoratzeko.
Trinkete Borda Erretegiak 25na lagunentzako jangela batzuk ditu. Txoko goxo-goxoak dira, primerakoak enpresako, lagunarteko edo familiako bilkurak egiteko. Era berean, tximinia duen areto pribatu bat ere badauka, bilerentzat edo enpresentzat ezin hobea. Gainera, uda partean kanpoko terrazan 50 bat lagunentzako tokia ere eskaintzen da.
Baserri giroan, bakea, lasaitasuna, natura…
Natura betean, egunero gozatzen dugu. Berdez inguraturik, gure baratzea, paseatzeko soroak eta frontoiari atxikitako baserria… hauek guztiek egiten dute Trinkete Borda Erretegia tokirik egokiena denetariko ospakizunetarako.