TRINKETE BORDA: Benetako euskal sukaldaritza, tradizioz eta lasaitasunez inguratua
Parrillan egindako haragi eta arrainetan espezializaturiko jatetxea denez, Irungo Trinkete Borda Erretegian zaporerik tradizionalenak dasta ditzakezu; hori bai, egilearen kutsuaz goxaturik.
Benetako euskal sukaldaritza topatuko duzu, Hondarribia itsas hiri xarmantetik eta Frantziako mugatik oso gertu. Eta Gipuzkoako hiriburua, Donostia, 20 km eskasera.
Trinkete Bordan Gipuzkoako parrillarik onena duzu zain, bai eta parrillaririk onena ere, Iñaki Hernández; bertan dasta ditzakezu, bada, errekirik goxoenak. Haren haragiak txingarretan edo arrainak arranparrilan kalitate hoberenekoak dira.
Wagyu haragia, Hondarribiko belar-soroetan hazia eta Trinkete Bordako langileek txukun eta artaz hezia, erreferente bat da Euskal Herriko haragien artean: Wagyu txuletak parrillan eginak, jakirik goxoena.